XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erretorea.- Zer berri?.

Mayi.- Aita, oraingotik, oso berezi dala izeba Adela'rengandik, eta (Keñu egiñaz) berriz amarengana biltzeko gertu dagola, amak ondo artu nai badu.

Erretorea.- Amak ondo artu nai al du?.

Frantzina.- Oraintxe esaten nion Mayiri....

Etorri dedilla; utzi bezela arkituko du bere tokia.

Erretorea.- Etorri dedilla; bañan etsiko al du, ola otz-otz artzen badezu?.

Frantzina.- Zer nai zenduke, erretore jauna? Burua zut sar dedilla?.

Erretorea.- Burua zut, ez... Bañan ezta zakur zatitua bezela ere.

Frantzina.- Nik ez diot asarre-biderik emango berak ematen ez badit.

Erretorea.- Konprendi ezazu, andre Frantzina: zure senarrak emango duan pausua, barkamen-eskatzea bezela izango da.

Asko kostako zayo pausu ori... eta ortan badu merezimentu.

Orregatik bada, ez degu artu bear arrotz bat bezela, maite dezun ardi galdu bat bezela baizik....

Sartu dedilla etxe ontan apal eta umil; orixe nai det; bañan ez umiliatuki, ez zapaldua bezela.

Frantzina.- Ez det itz gaiztoz jango...(...).